Proiektu honetarako aukeratu dudan dikotomia, Bakardadea - Elkartasuna izan da.
Bizitza mentala etengabeko zanbulua da, bakardadea eta elkartasunaren artean mugitzen dena. Batzuk, bakardadea gorrotatzen dute. Bakardadeak ikaratu egiten ditu, porrotaren eta galeraren seinalea dela uste baitute. Taldeetan bizitzea beharrezkoa dute, besteen soinuz eta ikuskizunez inguraturik. "Ni" kontzeptuari uko egiten diote, "Gu"-a besoetan hartzeko.
Bestalde, bilatutako bakardadea, norbera bere buruarekin topatzeko espazio finitua da. Norberaren txoko pertsonala bezala interpretatu daiteke. Bertan, ezin izango da inor sartu, ezta gu eragotzi ere. Bakardadeak, eguneroko trenetik jaisteko eta norbanakoaren kontzientziarekin hitz egiteko aukera ematen digu.
Aurrekoan esan zen bezala, norberak, dikotomiak interpretatzeko ikuspuntu bat dauka. Kasu honetan, pertsona batzuk bakardadea gogoko izango dute; beste batzuentzat, aldiz, elkartasuna izango da aukera.
Nik proposatutako maketa honetan, hainbat pertsona ageri dira. Erdigunean dagoen pertsonak, bakardadea irudikatzen du. Espazioa ireki ahala, geroz eta pertsona gehiago agertzen dira, elkartasuna irudikatuz. Esan beharra dago, maketan kutsu pertsonala agerikoa dela. Bakardadeari kolore ilunagoa eman diotela ikusi daiteke eta elkartasunari, ordea, argiagoa.
