martes, 12 de febrero de 2013

Zer da arkitektura?

Arkitektura guretzat zer den galdetu ziguten aurrenengo egunean. Denok ilusioz beterik geundela eta gure barrenean zirrara sakon bat sentitzen genuela badakigu, baina arkitektura… benetan bagenekien zer zen? Zer sentitzen zen hau egitean? Buruek ezetz diote.













Batzuek beraien bidean zijoazen bitartean, zuhaitz handi batekin egin zuten topo. Zuhaitz sendo eta korapilatsu batekin, baina aldi berean sentikor eta eder batekin. Ez ziren konturatu ordea, zuhaitzez inguratuta zeudenik.
Beste batzuk aldiz, bai. Konturatu ziren hainbat eta hainbat zuhaitzek inguratzen zutela euren bidea, baina honen bizitasun hutsak hurbildu zituen beregana.
Eta beste gutxi batzuk, beste zuhaitz baten xarma dastatu zuten. Denbora gutxiz izan bazen ere; bere fruituak ez zitzaizkielako gustatu, ezta bere hostoen forma eta koloreak, edota inguruan zegoen zuhaitz HORRENAK politagoak zirelako eta hura dastatu, usaindu eta ikutzeko nahia zuten.



Zuhaitz honek, lurraren barnetik datozen sustrai oso sendoak ditu, ingurunearen obra bat bilakatuz. Bizia da zentzua ematen dion elementua, bizitza, enborra. Hala ere, honen barnean poliki poliki sortzen doazen adarrak daude bi sail eratuz; artea eta praktikotasuna. Zuhaitza, artistikoa izan behar duelako, bakoitzaren sentimendu, expresio, ametsak… azalduz, baina aldi berean, praktiko aizan behar du. Horrela, honek, egitura eta eraikuntza sistema batzuk jarraituz. 





Ane Arrizabalaga eta Miriam Sanchez

No hay comentarios:

Publicar un comentario