lunes, 20 de mayo de 2013

SHAMBERG ETXEA

SARRERA



Shanberg etxea, Chappaqua, New York, Richard Meier arkitektoak diseinatu zuen. Etxe honen inguruan, antzerako forma eta kolore berdineko (zuria) etxe unifamiliarrak daude, “Villas Blancas” izena dutenak, hain zuzen ere. Etxe hautetan arkitektoaren kutsu pertsonala nabaria da, non argi ikusten den Meierren estilo neokorbusiarra. Mendixka baten tontorrean kokatuta dago eta Chappaqua osoa ikusten da bertatik.

KONTZEPTUA


Eraikin honen planteamendu bolumetrikoa, eransketen eta sustrazioen arteko joko batez osatuta dago. Forma arrazionalistak erabiltzen dira, non bolumenen purutasunak eta gardentasunak emaitza bikaina lortzen duten.

ESPAZIOAK

Eremu publikoa eta pribatua ondo ezberdinduta daude. Etxeak kaxa kubiko baten forma du. Kaxa honek, tira laukizuzen batzuk ditu albo batean eta bertan gune pribatua eta zerbitzu gunea daude, bi pisuetan. Gune hauek hormen bidez banatzen dira, non beteak hutsen aurrean nagusitzen diren.  Bestalde, gune publikoan espazio librea da nagusi; ez daude  espazioa banatzen duten horrelako elementurik. Era berean,  gune honen horma nagusia (fatxada printzipala), beiraz osatuta dago eta altura bikoitza dauka (puntu batzuetan hirukoitza izan daiteke). Balkoi bat ere dauka.

Beheko pisua

Goiko pisua

Kaxa kubikoa, konposizioaren zati nagusiena da. Etxearen funtsa, kaxari gehikuntza eta sustrazio ekintzak burutzean datza.

Shamberg etxearen sarrera, atzeko partean dago eta lehenengo pisura daraman aldapa txiki batez osatuta dago. Beheko lursailera jaisteko, lehengo pisutik jaisten diren eta kanpoaldean dauden eskailera batzuk daude. Aldapa, bolumenari gehitu zaion elementua da (eransketa prozedura izango da). Eskailerak ordea, jatorrizko bolumenaren zati bat. Hemen sustrazio prozedura  nabaria da; jatorrizko bolumena zulatu eta zati horretan, eskailerak agertu dira. 



Etxe honen antolakuntza sinpleak, sintesi handiko keinu arkitektonikoa sorrarazten du eta honek, barrualdeko espazioa eta etxearen inguratzailea gaitu egiten ditu.

Etxearen giroa, lehenengo pisuko logeletatik igaro, beheko pisuko gune sozialaren altuera bikoitza zeharkatu eta beirazko fatxada zulatu egiten duen zirkulazio hari fin batez osatuta dago, zein kurba dotore batekin amaitu eta balkoi arrazionalista bat osatzen duen. Barrualdean, lehenengo pisua eta behekoa lotzen dituen eskailera kurba batek, eransketa eta sustrazioen arteko joko delikatua osatzen du.





EGITURA ETA MATERIALAK


Eraikina hormigoizkoa eta beirazkoa da; atzealdeko fatxadan eta alboko fatxada batean, hormigoia da nagusi. Fatxada nagusia eta beste alboko fatxada, ordea, beirazkoak dira. Hormigoiaren erabilerak, beirazko horma zabalak erabiltzea ahalbidetzen du eta modu honetan, egitura eta itxitura ondo bereizten dira. 




EAMES ETXEA / CASE STUDY HOUSE Nº8


SARRERA


Eraikin hau Santa Monikan, Kalifornian, kokatuta dago, Los Angeles hiritik gertu. Mendixka batean dago eta bertatik Santa Monikako badia eta ozeano pazifikoa ikusten da. Eukaliptoz inguratuta dago eta hauek etxearekin argi, itzal eta erreflexuz osatutako joko bat osatzen dute. Charles Eames arkitektoak eta bere emazteak , Ray Eames artistak, proiektatu zuten.
Etxebizitza bere eraikin prozesuan zehar aldatzen joan zen, espazioa ahalik eta gehien aprobetxatzeko.  Etxea, modernitatearen, industrializazio Taylorizatuaren, zinematografoaren eta minimalismo japoniarraren ezaugarriak ditu. Etxe modularra da. Bere fabrikazioa eta muntaketa erraza da. Obra honetan, arkitektoa eraikuntzan betidanik erabili diren materialak alde batera utzi eta beste eraikin mota bat egitea lortzen du.

KONTZEPTUA

Etxebizitzak forma bikoitza dauka. Forma honek edukiontzi eta eduki bezala egiten du lan. Alde batetik, bertan bizi eta lan egiten duten bi pertsona dauzka bere barnean. Bestalde, eduki bera da, bertan bizi diren pertsonen ideiak adierazten dituelako. 





Urteetan zehar, Charles eta Ray-k imajinatu eta erabiltzen duten objektua eraikitzen dute. Hortaz, etxebitzitza, agertzen joango diren beharretara moldatzen joango da. Hemendik, gaur egun baliagarria den lehenengo kontzeptu arkitektonikoa sortzen da: flexibilitatea. 



"Nos interesa la casa como un instrumento fundamental para vivir en nuestro tiempo, la casa como una solución a la necesidad humana de cobijo que sea contemporánea desde el punto de vista estructural, la casa que, sobre todo, se aproveche de las mejores técnicas de ingeniería de nuestra civilización altamente industrializada”
Charles Eames

ESPAZIOAK

Etxebizitza, bata bestean ondoan dauden eta terraza baten bidez bananduta dauden bi eraikinez osatuta dago. Hauetako bat, bizileku bezala erabiltzen da. Bestea, ordea, estudio-tailer bezala.  Bi bolumenek, estandarizatuak eta autoeraikigarriak, etxearen sinplifikazioa lortzen dute. Etxebizitza honek, etxe konbentzionaletan daude gune guztiak dauzka baina beste era batean antolatuta, autonomia, independentzia gehiagokin eta denboran zehar ematen diren aldaketei egokitzeko kontzeptuarekin, hau da, flexibilitatearekin. Gainera, beste etxe askotan ez bezala, altzariak ez dute leku finkorik, nahi bezala mugi daitezke.



Logelak, egongelatik igotzen den entreplantan daude, eta hauen azpian, liburutegia dago. Tailerra, beste bolumenaren beheko pisuan dago, Hala ere, bi bolumenak bata bestearekin komunikatuta daude terrazaren bidez. Beraz, etxebizitza osoaren beheko pisuan, egongela, sukaldea, tailerra eta biltegia aurkitzen dira. Goiko pisuan, logelak eta komuna. Goiko solairuak, etxearekin eskaileren eta egongelak altuera bikoitza ahalbidetzen duen balkoien bidez komunikatzen da.























EGITURA

Etxebizitzaren egitura 90 ordutan altxatu zen. Horretarako, altzairua eta egitura konposatuak erabili ziren, baita hormigoizko euste-horma txiki bat ere. Eraikinak izaera lerrozuzena du eta enfasi handi du egituran. Erantsitako testuren, kolore eta materialen ondorioz, etxeak bizitasuna lortzen du.




MATERIALAK

Etxebizitza elementu aurrefabrikatuekin egin zen; beira, altzairua, asbestua eta Cemesto panelak erabili ziren. Honek, teknologia industrialak ahalbidetzen zituen baliabideak erakusten zituen. Material hauek bi arrazoiengatik erabili ziren: alde batetik, industriarekin zuten erlazioarengatik, eraikuntza estandarizatzea lortzen zutelako eta bestetik, eraikinaren autoeraikuntza ahalbidetzen zutelako.
Itxitura txapekin, forrozementuzko panelekin eta altzairuzko aroztegia duten beirekin dago eginda. Beirazko panelak, gardenak edo transluzidoak dira. Fatxadan zehar, panel hauek, egurrezko, asbestoko (mineral bat), eta Cemestoko panelekin konbinatzen dira. Kolore desberdinak agertzen dira. Leihoak eta ateak, industrializatutako alumiozkoak dira. Terraza eta sabaietan altzairua erabiltzen da.






domingo, 12 de mayo de 2013

Trinitate Plazako Proiektua

Trinitate Plazaren azterketa eta hiritarren nahiak jaso ondoren, nere proiektua diseinatu dut: sarrera aldatzea erabaki dut.

Alde batetik, terraza gunea murriztu dut, alde batera eramanez, zirkulazio garbi bat sortzean, plazaren eta Abuztuak 31 kalearen artean. Terraza gunea sarreraren luzeera osoa dauka eta horizontaltasuna eman diot hiru maila desberdin sortuz. Beheko bi mailetan terrazak egongo dira sarbide zuzenakin tabernara. Hauek banku batzuk dituzte inguruan. Hirugarrenean, harmailak daude. Modu honetan, hiru guneak konektatuta egongo dira, bertan jendea egongo baita aisialdian. 

Bestalde, harmailak funtzio bat baino geihago izatea nahi izan dut. Horregatik, harmail hauek eta alboan dauden iragarki tabloiak, desmontatu ahal izango dira, tamaina desberdineko bi eszenatokitan bihurtuz. Hauek, plazako eremu lauetan montatu ahal izango dira mota guztiko ekitaldiak ospatzeko.

MAKETAREN ARGAZKIAK







Abuztuak 31 kaletik






Terraza gunea



























Harmailak eta iragarki tabloiak




Hauek desmontatu eta sortzen diren eszenatokiak

Eszenatoki handia

Eszenatoki txikia


Planoak








miércoles, 8 de mayo de 2013

Trinitate Plazako Proiektua - Influentziak

Triniko proiektua egiteko, Ga Houses Project 1991 aldizkariari begiradatxo bat bota nion. Bertan elementu hau aurkitu nuen eta nahiz eta harmailak ez izan, nere elementua diseinatzeko baliagarria izan zen. Hau ikusi nuenean, mugikorrak diren harmail batzuk egitea bururatu zitzaidan. Hauek desmontatzerakoan, elementu lau batzuekin eszenatoki moduko batzuk sortuko lirateke. 




sábado, 4 de mayo de 2013

Trinitate plazari buruzko elkarrizketak

Dakigunez, Trinitate Plaza, herriarentzako (eta Gipuzkoa osorako) izango zen espazio publiko eta herrikoi bat sortzeko eraiki zen. Garai hartan horrelako leku baten falta zegoen; hiritarron ametsak, ohiturak, pentsaerak.. jasotzen zituen espazio bat. Horregatik, proiektu hau diseinatzerakoan, ezinbestekoa da hiriaren ahotsa entzutea; hiriaren beharrak, ideiak, nahiak... asetu ahal izateko. Horixe baita Trinitate Plaza: herria, herrixak, herrixandako. 

Bestalde, Trinitate Plaza bere jatorrizko esentzia galdu duela argi dago. Urteetan zehar, hainbat esku-hartzeen ondorioz, izugarrizko aldaketak jasan ditu, hasierako proiektua alde batera utzita. 

Bi errealitate hauek oinarritzat hartuta, nere proiektua disenaitzeko sintesi bat egin dut. Alde batetik, beharrezkoa iruditen zait proiektuak herriaren iritzia eta nahiak jasotzea eta aldi berean, plazaren esentzia ahalik eta gutxien kaltetzea.

Hortaz, arratsalde batean bertan zegoen jendeari galdetu nien. Mota askotako proposamenak jaso nituen; iturri bat, estalki bat, eszenatoki bat,  bolatokia zabaltzea, sarrera aldatzea, frontoia estaltzea.... 

Ideia guzti hauek buruan izanda, funtzio bat baino geihago zituen elementu bat diseinatzea erabaki nuen, behar bat baino gehiago asetu ahal izateko. Elementuaren mugikortasuna ere garrantzitsua iruditu zitzaidan, leku bat baino gehiagotan erabili ahal izateko.




domingo, 28 de abril de 2013

Trinitate plazaren azterketa


Trinitate plazan egin beharreko proiektua diseinatzeko, plaza honen azterketa egitea beharrezkoa dela uste dut. Lehenik eta behin plaza osoaren azterketa eta ondoren nere proiektua izango duen kokalekuarena. 



 Trinitate plaza Gipuzkoako Donostia hiriburuaren Alde Zaharrean dagoen plaza bat da. Zehazkiago, Abuztuaren 31 kalean kokatzen da,Urgull mendiaren magalean.
Plaza honetan kultura ekitaldiak, Herri Kirolen norgehiagokak, kontzertuak eta Jazaaldiko musika emanaldiak burutu ohi dira.





Hiriko harresiak botatzearen mendeurrena zela eta, proiektatu eta eraiki zen plaza honek esangura handia dauka, bi arrazoi nagusirengatik: lehenik eta behin, interpretazio garaikideaz hiriak berak eskaintzen dituen materialak abiapuntutzat hartuta, espazio publikoei dagozkien obra batzuei hasiera eman zielako; eta bigarrenik, "Nazioarteko Estiloa"rekiko haustura dagoen kultur unean gertatzen delako, baina baita ere arkitektoak arte eta eraikuntza-printzipioen arabera hiriaren eraikuntzan duen zeregina ahaztu egin duen unean datorrelako, bere nortasuna diziplinarteko hirigintzan deusezten eta galtzen denean alegia.
Programa herri-jokoei bazegokien (Udalak zuzen emanda, leku horretan herri-jokoak bazirela eta), gaiak hori gainditu egiten zuen, han gertatutako "sventramento" espazio gisa ulertu behar baitzen, joko haien kokapena ahalbidetu zuena. Beraz, ez zen berrerabilpen soila, baizik eta "sventramentu" hura abiapuntutzat hartuz baita hiriaren alderdi honen berreraikuntza ere, beste gauza batzuen artean, artifizioak eta Urgull Mendiaren "natura"k topo egitea planteatzen zuena."




"sventramento"ren unean zeuden materialek perimetralki kokatutako eraikuntza desberdinek osatzen zituzten. (...). Horren emaitza zen espazio-euskarria plano bat (plazarena) herri-jokoen diseinuan oinarritutako eskala berri bat definitzen zuen eraikuntza-mekanismo baten bidez formalizatzeko zain zegoen. Mekanismo hau zokaloak hartzen duen eraginkortasunetik abiatuz ulertu zen, hain desberdinak diren materialen artikulazio gisa bereziki, material hauek elkarren artean erlazionatuz planoaren geometria ahalbidetzeko. Frontoiak, bola-tokiak, maileriek eraikuntza instituzionalizatu gisa, zokalo bakarra eta anitza osatzen dute, frontoia dagoen eustormari adosatutako altzari gisa, bola-tokia lurpeko eraikuntza gisa eta maileria hauek bateratu eta naturarekiko artikulazio gisa ulertzen duen basamentu orokor gisa.

Luis Peña Ganchegui 






Gaur egun, ordea, plazak aldaketa ugari izan ditu, bere jatorrizko esentzia galduz.










Plazaren analisi grafikoa





Nire proiektua, plazaren sarreran izango da. Beraz, sarreraren analisia;








miércoles, 24 de abril de 2013

Habitata II - Hiriko habitata


Proiektu hau diseinatzeko, Warhol and the Factory-en irakurritakoa erabili nuen. Nere ideia, espazio handi bat egitea zen, ate korrederak eta altuera desberdinak erabiliz, espazio horretan espazio txikiagoak lortzeko. Horregatik,ahalik eta tabike gutxien erabiltzea saiatu naiz. 

Horretaz gain, etxebizitzaren eta inguruaren arteko fusioa lortu izan nahi dut. Blokea eraikita dagoenez, fusio hau lortzeko, begetazioa eraikinean sartu dut. Etxebitza, sartu eta irten egiten den ritmo batekin proiektatu dut eta hutsune horiek begetazioa sartzeko erabili ditut. 

Gainera, bloke hau aldapan dago eta fatxada printzipaletik, mendebaldetik, baino ez da sartzen argia. Horretatik, fatxadaren zati handiena beira izatea erabaki dut. Goiko pisuan, logelak baino ez dira egongo, argia ahalik eta gehien aprobetxatzeko eta beheko pisuko espazio guztietara sartzeko.

Espazioari dagokionez, espazio publikoa eta pribatua ezberdindu ditut korridore txiki batekin. Etxebizitzan sartzerakoan erakusketa gela, egongela bat eta komun bat daude. Espazio pribatuan, sukaldea, egongela komuna, bilera gela eta terraza daude. Logelak goiko pisuan daude, bakoitza bere eskilarekin.



Azkenik, etxebizitza honen funtsa, aurretik egindako egitura errepetatzea eta honen inguruan habitata bat sortzea da. Horregatik, tabikeak ez dituzte zutabeak izkutatuko eta logelak, egitura honen gainean egongo diren kaxa batzuk izango dira, egitura eta barne espazio banaketa elementuak (tabikeak) ezberdintzen. 



Planoak






Maketaren argazkiak