Dakigunez, Trinitate Plaza, herriarentzako (eta Gipuzkoa osorako) izango zen espazio publiko eta herrikoi bat sortzeko eraiki zen. Garai hartan horrelako leku baten falta zegoen; hiritarron ametsak, ohiturak, pentsaerak.. jasotzen zituen espazio bat. Horregatik, proiektu hau diseinatzerakoan, ezinbestekoa da hiriaren ahotsa entzutea; hiriaren beharrak, ideiak, nahiak... asetu ahal izateko. Horixe baita Trinitate Plaza: herria, herrixak, herrixandako.
Bestalde, Trinitate Plaza bere jatorrizko esentzia galdu duela argi dago. Urteetan zehar, hainbat esku-hartzeen ondorioz, izugarrizko aldaketak jasan ditu, hasierako proiektua alde batera utzita.
Bi errealitate hauek oinarritzat hartuta, nere proiektua disenaitzeko sintesi bat egin dut. Alde batetik, beharrezkoa iruditen zait proiektuak herriaren iritzia eta nahiak jasotzea eta aldi berean, plazaren esentzia ahalik eta gutxien kaltetzea.
Hortaz, arratsalde batean bertan zegoen jendeari galdetu nien. Mota askotako proposamenak jaso nituen; iturri bat, estalki bat, eszenatoki bat, bolatokia zabaltzea, sarrera aldatzea, frontoia estaltzea....
Ideia guzti hauek buruan izanda, funtzio bat baino geihago zituen elementu bat diseinatzea erabaki nuen, behar bat baino gehiago asetu ahal izateko. Elementuaren mugikortasuna ere garrantzitsua iruditu zitzaidan, leku bat baino gehiagotan erabili ahal izateko.

No hay comentarios:
Publicar un comentario