domingo, 31 de marzo de 2013

Kaiolak, guardasolak eta burbuilak



Kaiolak, guardasolak eta burbuilak... Elementu arkitektoniko izkutuak? Danok ezagutzen ditugun hiru hitz dira, gure egunerokoan aurkitu ditzazkegu hiru elementu. Martxoaren 26an, Javier Echeparek hiru elementu hauek beste ikuspuntu batetik aztertzera gonbidatu gintuen. Hitzaldi honetan, Echeparek sailkapen bat egin zuen, hiru hauen benetako esanahia azalduz.



Kaiolak

Beti askatasun faltarekin lotua izan da. Baina azalpen hau entzun eta gero, kaiolei buruzko ideia zabalagoa da. Nahiz eta leku itxi bat definitzen duen, ez da leku itxi bat eta gainera bisualki ez daude mugarik.  Modu honetan hasieran dagoen espazioa, espazio handiago batean bihurtu daiteke eta inguruko elementuekin konektatu.



Guardasolak

 Egunero erabiltzen ditugun elementuak, euri edo eguzkitik babesteko. Objektu hau, elementu arkitektoniko bezala eskeini ditzakeen zerbitzurik handiena, estalkia izatea da. Espazioa itxi egiten du modu batean, eta hauen bidez, ingrabitate sentsazioa lortu egiten da, euskarri bakar bat baitu. Teknika hau, erabili izan da hainbat eraikinak egiterako orduan.



Burbuilak

Kaiolak bezala, espazio itxi bat definitzen dute. Hauek, ordea, mundutik guztiz bereizten gaituzten elementuak dira. Isolamendua osoa da. Kaiolak ez bezela, bi espazioen arteko fusioa lortzen duela, bi mundu ezberdintzen ditu, espazio hori bera eta gainontzekoa. 



sábado, 16 de marzo de 2013

Warhol and the Factory


Iñaki Abalos arkitektuaren liburu honetan hainbat gai desberdiñeri buruz hitz egiten da. Gure bigarren proiektua gauzatzeko, liburuaren bostagarren zatia irakurtzeko aukera eskeini ziguten. Eta egia esa, nere proiektua gauzatzeko laguntza ikaragarria izan da, batez ere inspirazioa lortzeko eta loft-aren inguruko datuak ezagutzeko. 

"WARHOL AND THE FACTORY: 

DE LAS COMUNAS FREUDOMARXISTAS AL LOFT NEOYORKINO"




Andy Warhol, Ameriketako Estatu Batuetako margolari, idazle eta zinema-zuzendaria izan zen. Arte komertzialean izandako esperientziak lagunduta, Pop Art mugimenduaren sortzaileetariko bat izan zen, 1950eko hamarkadan. 



Liburu honetan Warholek New Yorken zuen bere loft-ari buruz egiten du berba. Loft-ak munduak etxebizitzari buruz zuen ideiak eta kontzeptuak guztiz aldatu zituen, espazio bakarra, irekia eta era desberdin batean antolatuta. Loft-aren jatorria, hiri honetan bertan dago, 50ko hamarkadan, bereziki hiru auzo hauetan: Tribeca, Soho eta Mendebaldeko Auzoan. Hiru gune hauek industrializazio handi baten protagonistak izan ziren, geroago ahaztuak izan zirenak. Kontzeptu berri honetan, perstonek gunde industrialal sentimenduez, ideiez eta ikuspegi berriz bete zituzten, arkitektura hiritarrari esanahi berri bat emanez.Askatasuna eta sormena aldarrikatzen.






Loft hauetan, ekintza publikoak zein pribatuak gauzatzen ziren, erakustetetik, estudio pribatu bat izateraino.Loft-etara artistak eta sarotzaileak inguratu ziren oftetara gehien artistak eta sorzaileak hurbildu ziren.Bere bizimodutara oso ondo egokitzen zen, festak, musika kontzertuak.. ospatzeko. Alde horretikan loft-a flexibilitate handi duen espazio dela esan daiteke.



















martes, 12 de marzo de 2013

Trinitate Plazako proiektua






Hurrengo proiektua, Donostiako Trinitate Plazan esku-hartzea izango da. Nik aukeratutako tokiak bi dira; plazaren bi sarrerak, hain zuzen ere.

Dakigunez, azken hamarkadan esparru publiko hau guztiz hondatua izan da, Trinitate Plazak zuen jatorrizko esentzia galduz. Hortaz, nik proposatuko dudan aldaketa, nahiz eta Trinitate Plazaren eranskin bat izan, jatorrizko esentzia horrekin bateragarri izatea saiatuko naiz. 




Green Roofs

Orain dela pare bat aste, Otsailak 27, Daniel Roehr paisajista etorri zen gure unibertsitatea hitzaldi bat ematera. Kanadako British Columbia Unibertsitateko irakaslea da eta Green Roofs-en gaiari buruz hitz egin zuen. Sabai berde hauek nola funtzionatzen duten eta zer nolako abantailak dituzten azaldu zuen. Gai honi buruz entzuten nuen lehenengo aldia izan zen eta egia esan, euri-urak kontrolatzeko eta hiriaren ingurua hobetzeko sistema bikaina iruditu zitzaidan. 



Sabai berde bat, landarediaz partzialki edo guztiz beteta dagoen eraikin baten estalkia da. Hauek, geruza iragazgaitz baten gainean eraikitzen dira eta euri-uren drenaia kontrolatzeko erabiltzen dira, besteak beste. Horretaz gain, hiriko kutsaduraren aurrean, inguru garbiago bat lortzeko ere erabiltzen dira. Hala ere, horrelako sabaiak egiteko kontutan hartu behar den ezaugarri garrantzitsuenetariko bat, eraikinaren kokapena da. Sabai hauetan dauden landareak euri-urekin mantendu behar dira, bestela ez litzateke sistema jasangarri bat izango. Horregatik, lekuaren ezaugarri klimatikoak ondo aztertu behar dira eta horren arabera, metodo bat edo beste bat hautatu. Adibidez, udaran euririk egiten ez duen leku batean, urte osoan zehar erortzen diren euri-urak pilatu beharko ziren, sabaiako landareak udaran mantendu ahal izateko. 


Bestalde, sabai berdeak antzinatik erabili izan dira herrialde eskandinaviarretan. 1960ko hamarkadan Alemanian agertzen hasi ziren eta gaur egun, Alemaniak eraikinetatik %10ak sabai berdeak dituztela kalkulatzen da. 




Sarritan entzuten da gizakiok planeta suntsitzen eta kutsatzen ari garela, eta egia da hori. Azken hamarkadetan, historian inoiz egon den garapen handiena eman da eta horrek, etengabeko berrikuntzak eta aurrerapenak ekarri ditu, planetari eta bere errekurtsoei nola eragingo zien kontutan hartu barik. Arkitekto, eraikitzaile eta promotore handiek ere, erantzukizun handia izan dute. Askok, inongo printzipio ekologikorik gabe jardun dute eta horregatik, kaltetua izan da"adreiluaren" sektoreko profesionalen irudia. Beraz, XXI. mendean ezinbestekoa denez garapen jasangarri bat, eskertzekoa da horrelako teknikak zabaltzea.





sábado, 9 de marzo de 2013

Habitata I - Proiektua

Proiektu hau diseinatzerakoan, inguruko elementuei eta espazioei egokituko zen eraikin batean pentsatu nuen. Bertan, besteengandik desberdina den zuhaitz bat dago. Nere ideia, zuhaitz garrantzitsu hau besarkatu egingo zuen eraikin bat sortzea zen, inguruaren kontestuan sartzeko. 



Hau da hasieran egin nuen maketa kontzeptuala. Eraikin hau bi zati dauzka. Alde batetik espazio komuna dago (sukaldea, egongela eta komuna) eta beste alde batetik, lau ikasleen logelak. Etxebizitza honen funtsa, mugikortasunean datza. Nahiz eta atal komuna eta transiziozkoa finkoak diren, momentu batean logelak etxebizitzatik kanpo laga daitezke, eta etxebizitzaren mamia hor jarraituko luke. Horregatik logelen arteko banaketa. 

Zati txuria, espazio komuna eta transizio espazioa dira. Urdinak, ordea pribatuak.





Hau da proiektuaren azken maketa.






Espazio komuna
Espazio pribatuak


















































lunes, 4 de marzo de 2013

Habitata

Aukeratutako kokapena Eibarren (Gipuzkoa) dago, Arrate mendi-auzoan hain zuzen ere. Bertara iristeko, autoz joatea da egokiena, nahiz eta oinez joatea posiblea den. Herri-busa hartzea ere badago. 











Olabeko zelaia du izena. Leku zabal eta oso lasaia da, erlaxatzeko aproposa, hiriko zaratengandik oso urrun kokatzen baita. Hainbat eserleku daude zuhaitz ugariz inguraturik. Hala ere, badago leku hau berezia izatea egiten duen elementu bat: zelaiaren albo batean, besteengandik desberdina den zuhaitz erraldoi bat, kulunka zahar bat zintzilik duena. 





Zelai honetan egingo den eraikina, aisialdirako pentsatuta dago eta bere erabiltzaileak adin berdineko lau pertsona izango dira:

+Ingurugiro zientzietan ikaslea. Gasteizen bizi da. Ingurunea eta animaliak oso gustuko ditu.

+Biologia ikaslea. Bilbon bizi da. Honi ere, mendia, animaliak eta landareak asko gustatzen zaizkio.

+Arte ederretan ikaslea. Bilbon bizi da eta Eibarko inguruko mendietan ibiltzea gustatzen zaio.

+Hizkuntza modernoetan ikaslea. Madrilen bizi da ikasketa arrazoiengatik.

Lau pertsona hauek lagunak dira berain artean eta oso harreman ona dute. Esan bezala, denak kanpoan bizi dira ikasketa arrazoiengatik, nahiz eta bere herrian denbora gehiago egotea gustatuko litzaiekeen.  Horregatik, eraikina eibartarrentzat hain maitea den mendi-auzoan kokatzea erabaki ona dela uste dut. Era honetan, elkarrekin egotea lortuko lukete maite duten inguru batean. Gainera, lehenengo bi lagunentzat mendi inguruetan ibiltzea interesagarria irudituko litzaieke beraien ikasketengatik eta hirugarrenarentzat, inspirazio iturria izan daitekeelako. Azkenik, laugarren lagunak hiri zentrotik alde egiteko aukera bikaina izango litzateke.

Lekuaren eskema


Pertsonen eskema