martes, 12 de marzo de 2013

Green Roofs

Orain dela pare bat aste, Otsailak 27, Daniel Roehr paisajista etorri zen gure unibertsitatea hitzaldi bat ematera. Kanadako British Columbia Unibertsitateko irakaslea da eta Green Roofs-en gaiari buruz hitz egin zuen. Sabai berde hauek nola funtzionatzen duten eta zer nolako abantailak dituzten azaldu zuen. Gai honi buruz entzuten nuen lehenengo aldia izan zen eta egia esan, euri-urak kontrolatzeko eta hiriaren ingurua hobetzeko sistema bikaina iruditu zitzaidan. 



Sabai berde bat, landarediaz partzialki edo guztiz beteta dagoen eraikin baten estalkia da. Hauek, geruza iragazgaitz baten gainean eraikitzen dira eta euri-uren drenaia kontrolatzeko erabiltzen dira, besteak beste. Horretaz gain, hiriko kutsaduraren aurrean, inguru garbiago bat lortzeko ere erabiltzen dira. Hala ere, horrelako sabaiak egiteko kontutan hartu behar den ezaugarri garrantzitsuenetariko bat, eraikinaren kokapena da. Sabai hauetan dauden landareak euri-urekin mantendu behar dira, bestela ez litzateke sistema jasangarri bat izango. Horregatik, lekuaren ezaugarri klimatikoak ondo aztertu behar dira eta horren arabera, metodo bat edo beste bat hautatu. Adibidez, udaran euririk egiten ez duen leku batean, urte osoan zehar erortzen diren euri-urak pilatu beharko ziren, sabaiako landareak udaran mantendu ahal izateko. 


Bestalde, sabai berdeak antzinatik erabili izan dira herrialde eskandinaviarretan. 1960ko hamarkadan Alemanian agertzen hasi ziren eta gaur egun, Alemaniak eraikinetatik %10ak sabai berdeak dituztela kalkulatzen da. 




Sarritan entzuten da gizakiok planeta suntsitzen eta kutsatzen ari garela, eta egia da hori. Azken hamarkadetan, historian inoiz egon den garapen handiena eman da eta horrek, etengabeko berrikuntzak eta aurrerapenak ekarri ditu, planetari eta bere errekurtsoei nola eragingo zien kontutan hartu barik. Arkitekto, eraikitzaile eta promotore handiek ere, erantzukizun handia izan dute. Askok, inongo printzipio ekologikorik gabe jardun dute eta horregatik, kaltetua izan da"adreiluaren" sektoreko profesionalen irudia. Beraz, XXI. mendean ezinbestekoa denez garapen jasangarri bat, eskertzekoa da horrelako teknikak zabaltzea.





No hay comentarios:

Publicar un comentario