lunes, 4 de marzo de 2013

Habitata

Aukeratutako kokapena Eibarren (Gipuzkoa) dago, Arrate mendi-auzoan hain zuzen ere. Bertara iristeko, autoz joatea da egokiena, nahiz eta oinez joatea posiblea den. Herri-busa hartzea ere badago. 











Olabeko zelaia du izena. Leku zabal eta oso lasaia da, erlaxatzeko aproposa, hiriko zaratengandik oso urrun kokatzen baita. Hainbat eserleku daude zuhaitz ugariz inguraturik. Hala ere, badago leku hau berezia izatea egiten duen elementu bat: zelaiaren albo batean, besteengandik desberdina den zuhaitz erraldoi bat, kulunka zahar bat zintzilik duena. 





Zelai honetan egingo den eraikina, aisialdirako pentsatuta dago eta bere erabiltzaileak adin berdineko lau pertsona izango dira:

+Ingurugiro zientzietan ikaslea. Gasteizen bizi da. Ingurunea eta animaliak oso gustuko ditu.

+Biologia ikaslea. Bilbon bizi da. Honi ere, mendia, animaliak eta landareak asko gustatzen zaizkio.

+Arte ederretan ikaslea. Bilbon bizi da eta Eibarko inguruko mendietan ibiltzea gustatzen zaio.

+Hizkuntza modernoetan ikaslea. Madrilen bizi da ikasketa arrazoiengatik.

Lau pertsona hauek lagunak dira berain artean eta oso harreman ona dute. Esan bezala, denak kanpoan bizi dira ikasketa arrazoiengatik, nahiz eta bere herrian denbora gehiago egotea gustatuko litzaiekeen.  Horregatik, eraikina eibartarrentzat hain maitea den mendi-auzoan kokatzea erabaki ona dela uste dut. Era honetan, elkarrekin egotea lortuko lukete maite duten inguru batean. Gainera, lehenengo bi lagunentzat mendi inguruetan ibiltzea interesagarria irudituko litzaieke beraien ikasketengatik eta hirugarrenarentzat, inspirazio iturria izan daitekeelako. Azkenik, laugarren lagunak hiri zentrotik alde egiteko aukera bikaina izango litzateke.

Lekuaren eskema


Pertsonen eskema



No hay comentarios:

Publicar un comentario