lunes, 20 de mayo de 2013

SHAMBERG ETXEA

SARRERA



Shanberg etxea, Chappaqua, New York, Richard Meier arkitektoak diseinatu zuen. Etxe honen inguruan, antzerako forma eta kolore berdineko (zuria) etxe unifamiliarrak daude, “Villas Blancas” izena dutenak, hain zuzen ere. Etxe hautetan arkitektoaren kutsu pertsonala nabaria da, non argi ikusten den Meierren estilo neokorbusiarra. Mendixka baten tontorrean kokatuta dago eta Chappaqua osoa ikusten da bertatik.

KONTZEPTUA


Eraikin honen planteamendu bolumetrikoa, eransketen eta sustrazioen arteko joko batez osatuta dago. Forma arrazionalistak erabiltzen dira, non bolumenen purutasunak eta gardentasunak emaitza bikaina lortzen duten.

ESPAZIOAK

Eremu publikoa eta pribatua ondo ezberdinduta daude. Etxeak kaxa kubiko baten forma du. Kaxa honek, tira laukizuzen batzuk ditu albo batean eta bertan gune pribatua eta zerbitzu gunea daude, bi pisuetan. Gune hauek hormen bidez banatzen dira, non beteak hutsen aurrean nagusitzen diren.  Bestalde, gune publikoan espazio librea da nagusi; ez daude  espazioa banatzen duten horrelako elementurik. Era berean,  gune honen horma nagusia (fatxada printzipala), beiraz osatuta dago eta altura bikoitza dauka (puntu batzuetan hirukoitza izan daiteke). Balkoi bat ere dauka.

Beheko pisua

Goiko pisua

Kaxa kubikoa, konposizioaren zati nagusiena da. Etxearen funtsa, kaxari gehikuntza eta sustrazio ekintzak burutzean datza.

Shamberg etxearen sarrera, atzeko partean dago eta lehenengo pisura daraman aldapa txiki batez osatuta dago. Beheko lursailera jaisteko, lehengo pisutik jaisten diren eta kanpoaldean dauden eskailera batzuk daude. Aldapa, bolumenari gehitu zaion elementua da (eransketa prozedura izango da). Eskailerak ordea, jatorrizko bolumenaren zati bat. Hemen sustrazio prozedura  nabaria da; jatorrizko bolumena zulatu eta zati horretan, eskailerak agertu dira. 



Etxe honen antolakuntza sinpleak, sintesi handiko keinu arkitektonikoa sorrarazten du eta honek, barrualdeko espazioa eta etxearen inguratzailea gaitu egiten ditu.

Etxearen giroa, lehenengo pisuko logeletatik igaro, beheko pisuko gune sozialaren altuera bikoitza zeharkatu eta beirazko fatxada zulatu egiten duen zirkulazio hari fin batez osatuta dago, zein kurba dotore batekin amaitu eta balkoi arrazionalista bat osatzen duen. Barrualdean, lehenengo pisua eta behekoa lotzen dituen eskailera kurba batek, eransketa eta sustrazioen arteko joko delikatua osatzen du.





EGITURA ETA MATERIALAK


Eraikina hormigoizkoa eta beirazkoa da; atzealdeko fatxadan eta alboko fatxada batean, hormigoia da nagusi. Fatxada nagusia eta beste alboko fatxada, ordea, beirazkoak dira. Hormigoiaren erabilerak, beirazko horma zabalak erabiltzea ahalbidetzen du eta modu honetan, egitura eta itxitura ondo bereizten dira. 




No hay comentarios:

Publicar un comentario